Seminarioko lanak nola doazen ikusteko aukera izan zuten Bergarako herritarrek

Xabi Gorostidi 2016ko mai. 27a, 12:08

Bergarako Udalak martxan jarritako Obretan baina zabalik programari esker, Bergarako herritarrek seminarioko obrak bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten atzo arratsaldean. Elena Lete alkateak eta obren kudeaketaz arduratzen den enpresako teknikari batek egin zituzten gidari lanak.

Obretan baina zabalik egitasmoa aurreko legealdian hasitako prozesu parte-hartzailearen jarraipena da. Gasteizko Andre Mariaren katedraletik hartutako ideia da eta horri esker, kultur eragileek, ordezkari politikoek eta herritarrek obren jarraipena egiteko aukera izan dute.

Atzokoa, herritarren txanda izan zen. Ordu erdiko bi saiotan banatu zituzten atzoko bisita gidatuak, eta guztira 50 lagun inguru pasa ziren. Bisitetan zehar, alkateak eta obren ardura duen enpresako teknikari batek, bisitarien zalantzak eta jakin-minak asetu zituzten.

Aurreko legealdian egindako prozesu parte hartzailearen bitartez, herriko kultur eragileek eraikin historikoarentzat erabilerak proposatu zituzten. Behin obrak amaituta, zinerako, antzerkirako eta era guztietako kontzertuak egiteko erabiliko dute eraikina.

270 pertsonentzako lekua edukiko du eraikin berriak, leku asko eskatzen duten ikuskizunetan 240 ikuslera mugatu daitekeelarik. Hasieran atzerapen batzuk izan arren, atontze lanak erritmo onean doazela adierazi zuen Elena Letek. Aurreikuspenak betetzen badira, eta azken orduko ezbeharrik ez badago, lanak aurten bukatzea espero du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak