"Begiratu behar da Gipuzkoak ze aukera ematen dituen, mahai gainean Epele bakarrik ezin da egon"

Bergarako alkate Elena Lete izan zen atzo gaueko Harira saioko elkarrizketatua, eta Eneko Azkarateren eta bergararren galderei erantzunez hainbat gauza interesgarri esan zituen. Adibidez, hondakinen gaian, Gipuzkoako errefusari dagokionez, ez zuen baztertu etorkizunean hori Epelen jaso beharra, baina herrialdeak dituen aukera guztiak aztertu behar direla adierazi zuen.

Bilketa sistema berria martxan jarri eta hilabetera, Elena Lete pozik agertu zen, aldaketarik ez delako izan emaitzetan lehengo sistematik oraingora: gaikako bilketa tasa %81,25ekoa izan da hilabete honetan. Letek zioen jendeak barneratuta duela gauzak ondo egin behar direla, eta herria orain txukunago dagoela ere bai.

Gipuzkoan errefusarekin dagoen arazoari dagokionez, ez zuen baztertu etorkizunean hura Epelen jaso beharra, baina aukera guztiak aztertu behar direla gehituz. Hori bai, Gipuzkoaren arazoaren konponbidea errefusa kanpora bidaltzea ez dela adierazi zuen.

Herritar baten erraustegiaren gaineko galderari erantzunez, Letek zioen inork ez duela halakorik nahi bere lurretan, nahiz eta azpiegiturok, osasunari dagokionez, baldintza zorrotzak betetzen dituztela baieztatu.

Permuta eta Seminarioko eta Arrizuriagako azpiegiturak, Labegaraietako kiroldegia, Ipintzako harmailak eta batzokiko sutea ere izan zituen hizpide alkateak, besteak beste [bideoan].

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.