Atzo, martitzena, bilera egin zuten pleno aretoan, eta udaleko hirigintza arduradunak, proiektua idatzi behar duten arkitektoak eta auzotarrak izan ziren bertan. Espero baino auzotar gehiago joan zirenez, lau taldetan banatu ziren. Talde bakoitzak auzoaren alde onak eta txarrak aztertu zituen eta ondoren haien proposamenak bota zituzten. Kaleak aldaketa baten beharra daukala ondorioztatu dute auzotarrek.
Mota guztietako proposamenak jaso ziren bileran. Besteak beste, Bideberrin abiadura murrizteko neurriak hartzea, aparkalekuak hobeto antolatzea, goiko estaziorako irisgarritasuna hobetzea eta azerak zabaldu eta lauak izatea.
Ekainaren 14an atzokoa bezalako beste bilera bat egiteko geratu dira, atzo bertaratu ezin izan zirenek haien proposamenak egiteko aukera ere eduki dezaten. Udalak ideia guztiak jaso nahi ditu eta horretarako egun hauetan edozein auzotarrek bere proposamena egin ahalko du, udaletxean.