Erretzeari uzteko ikastaroak egingo dituzte Bergarako Osasun Zentroan, maiatzaren 26an hasita. Jose Ramon Bardeci erizainak eskainiko ditu ikastaro hauek eta berak dio erretzeak eragiten dituen kalteez ohartarazi eta uzteak dakartzan onurez jabetzea dela nahi dutena.
Hainbat saiotan banatzen dira ikastaroa hauek eta tabakoa zer den azaldu, zergatik erretzen den aztertu, ze mendekotasun sortzen dituen ikusi eta nola utzi daitekeen hausnartzen dute.
Maiatzaren 31ko astean tabakorik gabeko astea ospatuko dute eta mahai informatiboak jarriko dituzte Debagoieneko herri guztietan eta hainbat ikastetxetan, ikastaroei buruzko informazioarekin.