Pasa den domekan, hilaren 24an, 100 urte bete ziren On Miguel Altuna jaio zela eta Bergarako eskolaren eta herriaren alde egindako lana eskertzeko, omenaldi bat egin diote harekin harremana izan zuten lagunek mahai-inguru bat eginda, On Miguel Altuna gogora ekartzeko.
Bergaran 35 urtez
On Miguel Altuna 35 urtez bizi izan zen Bergaran, eta haren eskolako kontuak kontatu ditu mahai-inguruan eskolako zuzendari izandako Juan Gallastegik. 1944an etorri zen Bergarara Altuna eta Jose Luis Garitanok moderatuta, harekin izandako harremana kontatu zuen lehenengo Gallastegik.
Xabier Retegik, bestetik, irakasle izan zuen Altuna Eskola Elementalean, 13 urtetik 17 urtera bitartean, eta materia irakasteaz gain, bere gizatasunetik ere ikasi zutela adierazi du. Gaineratu du baita ere eskolaz gain, bestelako hainbat kontu ere indartu zituela herrian.
Pako Etxebeste abadeak ere hartu du parte mahai-inguruan eta azaldu du zazpi urtean harekin bizitzen egon zela eta bere bigarren aita bezala gogoratzen duela.
1979an Altunak ezin izan zion ezetz esan elizbarrutiko gotzainak egin zion proposamenari, eta erretirora arte Bergara utzi eta Donostiako Buen Pastor elizako arduradun eta irakaskuntzako delegatu izateari ekin zion.