Emakumezkoen futbolari bultzada emateko Bergarako Kirol Elkarteak solasaldia antolatu zuen atzo Irizar jauregian. Bertan Superligako Real Sociedad taldeko Nahikari Garcia eta Itsaso Urrutia jokalariak izan ziren, eta Bergarako emakumezko futbolean ari diren jokalari gazteei beraien esperientziak kontatu zizkieten.
Solasaldiaren helburua, herri mailako emakumezkoen futbol taldeak sustatzea, eta beraien aldeko apustua egin behar dela adieraztea izan zen.
Besteak beste, emakumezkoen futbolak urteetan izan duen bilakaera azaldu zuen Garbiñe Etxeberria Real Sociedad emakumezko futbolaren taldeko koordinatzaileak solasaldiaren hasieran, eta oraingo maila handia dela adierazi zuen.
Realeko jokalariek berriz, euren egunerokotasunaren gainean hitz egin zuten; beraien esperientziak kontatuz.