Demasa Astea antolatu dute Bergaran

Jagoba Domingo 2016ko api. 21a, 16:11

Aniztasuna ardatz hartuta Demasa astea antolatu dute Bergaran Kilometroak 2016ko jaia berotzen-berotzen segitzeko. Berbaldiak, musika, antzerkia eta cricket erakustaldia antolatu dute besteak beste datorren asterako.

Datorren eguaztenean hasita, hitzaldiak, antzerkia, musika emanaldiak eta kricket erakustaldia antolatu dute besteak beste. Aniztasuna hartu dute astearen ardatz bezala, eta herriko hainbat talde eta eragilerekin batera lanean antolatu dute Dmasa astea.

Aniztasuna eta inklusibitatearen gaineko berbaldiarekin ekingo diote egitarauari. Aranzadi ikastolan izango da eguaztenean eta Eneko Azkaratek gidaturiko saioan besteak beste, Aransgi, Aspace eta Gureak tailerreko ordezkariak egongo dira. Eguenean Demasa kantuan ibiliko dira eta pintxo pote berezia antolatu dute; egubakoitzean berriz cricket erakustaldia eskainiko dute. Ostean, Koldo Zuazok Euskara zaharra gizarte berrian hitzaldia eskainiko du. Umeentzako ere ekintzak egongo dira; antzerki saioa eta dantzak esaterako zapatu arratsaldean. Eta asteari amaiera emateko, bertsio gaua antolatu dute gaztetxean.

Hemen egitaraua:

Apirilak 27, eguaztena

  • 19:00: Berbaldia aniztasuna eta inklusibitatea gaien gainean. Aranzadi ikastolako areto nagusia. Parte hartzaileak: Aransgi, Aranzadi ikastola, Aspace, Auzoko, Gureak Tailerrak, Erretiratua, Martxanterak, Udaleko gizarte teknikaria...

Apirilak 28, eguena

  • 19:00: Demasa kantuan San Martin plazan. Hainbat jatorritako pintxoak eskainiko dituzte pintxopotean ondoko tabernek: Ariznoa, Arrano, Bergara Cafe, Bule, Depor, Dixula, Dragon Oriental, Erreki, Eruan, Etxagi, Eusebio II, Ganbara, Irrintzi, Kortazar, Paulaner, Pol-Pol eta Sirimiri.

Apirilak 29, egubakoitza

  • 17:00: Kricket erakustaldia eta ikastaroa pakistandar komunitatearen eskutik Seminarioan.
  • 19:00: Koldo Zuazoren hitzaldia Irizar Jauregian. “Euskara zaharra gizarte berrian”.

Apirilak 30, zapatua

Umeendako:

  • 18:00: Antzerkia: Urrestillako musikariak. DBH4. mailako ikasleen eskutik. Aranzadi Ikastolako patioan.
  • Ondoren: Munduko dantzen poupourria. DBH 1. mailako ikasleen eskutik.
  • Bitartean, txikitxoek marrazkiak, munduko jolasak...

Gazteendako:

  • 19:30: Trikipoteoa, Aranzadi Ikastolako jolastokitik irtenda.
  • 22:00: Bertsio gaua Gaztetxean.Talde hauekin: Diablues&Bluecifer, Asea, Kaltz eta Petrol Bombs.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak