Ongi pasatzeko gonbitaz gain, oparia eman die alkateak holandarrei: Bergaran hain ezagunak diren Simon eta Madalena erraldoien irudiak oparitu dizkie.
Surfa egingo dute Zarautzen
Astebete honetan, Bergara ezagutuko dute eta baita Donostia ere. Gainera, Zarautzera joango dira surfa egitera eta beste hainbat tailer eta kirol ere egingo dituzte.
Ondo pasatzeko helburua
Elkartruke hauen helburua ingelesa modu natural batean praktikatzea da, eta baita etxetik kanpo moldatzea ere. Gazteen asmoa, hala ere, lagunekin irten eta ondo pasatzea izaten da.