Candem Town dantza akademiako dantzariak dantza egin dute eguerdian Bolun eta jendetza batu da ikustera. Baita garagardoa edan eta txorizo eta saltxitxa pintxoak jatera ere. "Garagardo mota ezberdinak izan ditugu. Kaña asko atera ditugu, jendeak atsegin du garagardoa pitxarrean edatea. Sukaldariak ere lanpetuta ibili dira saltxitxak erretzen... Oso pozik gaude emaitzarekin", adierazi du Bergara Bizi elkarteko kide batek.
Karparen azpian zeuden lagunei zerbitzatzen Boluko auzotarrak zeuden. "Auzotar asko ibili gara laguntzen, adin askotakoak, gainera, eta polita izan da elkarlana", adierazi du Boluko bizilagun batek.