Aurreratu moduan, afizionatu mailako debutean azkar uxatu zituen Zezeagak urduritasun horiek, promesen kategorian eta aurrean Salaberriak lagunduta 22-12 hartu zituzten-eta mendean Etxeberria eta Ruiz.
Zezeagaren aurrelariak erakutsi zuen gaur gaurkoz kategoria horretan dagoen pilotaririk sasoikoena dela, eta atzean Bergarakoak oso ondo jardun zuen, kontrarioak baino gehiago dominatu zuen jokoa, eta pilota ona aukeratu zuenean gozatu ere egin zuen.
Bergararra pilota aldatu zuen unean.
Konturatu orduko 5-0 aurretik ziren markagailuan, eta Etxeberriari eta Ruizi kosta egin zitzaien partiduan sartzea. Hala, jokoan sartu zirenerako Zezeagak eta Salaberriak ez zien apartekorik egiteko aukerarik eman.
Jende dezente gerturatu zen Bergara Hiria txapelketako lehenengo jardunaldia ikustera, eta tartean txapelketan oraindik jokatu ez duen Eneko Muguruza zegoen, datozen egunetan protagonista izango den beste herriko pilotari batekin, Beñat Rezustak ere gertutik jarraitu zituelako partiduok.
Muguruza eta zapatuan eskuz binako finalean izango den Rezusta, beste hainbat lagunekin batera, partiduok jarraitzen.
Nagusietan lehia handiagoa aurrean
Nagusien kategorian, berriz, SantxoGorrotxategi bikoteak 22-13 irabazi zuen Peru eta Labakaren kontra. Aurrean lehia polita izan zen, baina atzean iazko irabazleak beste maila batean dagoela erakutsi zuen.
Datorren martitzenean beste bi partidu jokatuko dituzte, ordu berean, 19:30ean. Promesak lehenengo eta nagusiak gero. Baina oraindik ez da Eneko Muguruzaren txanda izango. Hala, antolatzaile lanetan dabilen Reyes Azkoitiak badaki etxeko pilotariei, Zezeagari eta Muguruzari, zer eskatu: "Dakitena erakuts dezatela, horrekin nahikoa da. Gero, irabazi egiten badute askoz ere hobeto, baina kantxan dakitena erakusten badute lan txukuna egiteko kapaz dira".
Datorren astekoak: