Egubakoitzetik hilaren 22ra bitartean Udal Liburutegian edozein motako maileguren bat egiten dutenen artean zozketatuko dute e-reader edo liburu elektronikoa.
Horretarako, norbere izen abizenak kutxa batean sartzearekin nahikoa da. Zozketa apirilaren 23ra begira egingo dute, liburuaren egunera, hain zuzen.
Horretaz gain, Errotalde jauregiko harreran hainbat eleberri daude eskuragarri, nahi duenak beretzat har ditzan.
Hileko hitzorduak
Liburutegiko egitarauko ohiko hitzorduak ere izango dira apirilean zehar. Hala, gaztelerazko irakurketa klubaren saioa apirilaren 13an izango da, arratsaldeko seietan, Joaquin Bergesen Vive como puedas liburuaren inguruan.
Euskarazko taldeak, berriz, hilaren 27an izango du hitzordua, Juan Martin Elexpururen Hamaika ipuin liburuari buruz hitz egiteko.
Bestalde, hileko ipuin kontaketetan Belen Azkarate izango da Bergaran, hilaren 22an, haurrei zuzendutako saioan. 26an, berriz, Dorleta Kortazarren txanda izango da.
Horretaz gain, gaztetxoek Maite Franko ipuin kontalariarekin izateko aukera ere izango dute, herriko ikastetxeekin batera antolatutako saioan.
Liburutegiaren erabilpena
Azkenaldian Bergarako Liburutegian hainbat hobekuntza egin dituzte, distribuzio eta irisgarritasun aldetik esaterako, eta Agirrezabalek aipatu du aldaketa horiek erantzun ona izan dutela. "Azken urteotan jende gehiago etortzen da", dio. Liburuzainak herritar guztiak animatu ditu liburutegira gerturatzera.
Egitarau osoa
Apirilak13 Vive como puedas / Joaquin Berges- Club de lectura- liburu honen inguruan solasaldia liburutegian arratsaldeko 18:00etan.
Apirilak 21 Maite Franko ipuin kontalaria izango da liburutegian. Eskola ordutan, hiru saio 5. mailakoekin:
- 09:15etan San Martin Agirre eskola
- 11:00etan Mariaren Lagundia
- 15:00etan Aranzadi ikastola
Apirilak 22 Belen Azkarate Altxorraren kutxa ireki nuenean. Arratsaldeko 18:00tan
Apirilak 26 Dorleta Kortazar Ezpain gorriak euskaraz, ipuin kontaketa. Helduei zuzendua. Arratsaldeko 19:30tan.
Apirilak 27 Hamaika Ipuin /Juan Martin Elexpuru- Irakurketa kluba. Arratsaldeko 18;00tan liburutegian solasaldia.