Igor Oiarbide kirol zinegotziak, Iñaki Ugarteburu kirol teknikariak, ikastetxeetako arduradunek eta hainbat kirol taldeetako ordezkariek aurkeztu dituzte Bergarako V. Bizikleta Jardunaldiak.
Bihar hasi, apirilaren 6a, eta apirilaren 24ra arte egingo dituzte ekintzak. Helburua herritarren artean bizikletaren erabilera sustatzea izango da.
Egitaraua:
- Apirilaren 6a, eguaztena: 19:00etan bizikleta kafe tertulia Eneko Lizarralderekin eta Xabier Murielekin. Agorrosingo tabernan.
- Apirilaren 12a, martitzena: 20:00etan lehen sorospen ikastaroa. Izena eman behar da apirilaren 9a baino lehen. 3 euro. Agorrosinen.
- Apirilaren 14a, eguena: Emakumeen Bira Debagoienean. Eskoriatzan.
- Apirilaren 16a, zapatua: Udaberriko kirol festa: master class, areto txirrindularitza, krossfit, zumba... Izena eman behar da apirilaren 15a baino lehen. 3 euro. Agorrosinen.
- Apirilaren 17a, domeka: Kirola kalera eguna.
- Apirilaren 19a, martitzena: Nazioarteko bizikletaren eguna. Herriko ikastetxeek marrazki erakusketa egingo dute, eskolara eta lanera bizikletan joatea sustatuko da...
- Apirilaren 24a, domeka: 10:00etan domeka azoka: ziklismoarekin lotutako bigarren eskuko materiala saldu eta erosteko aukera. San Martin plazan.
Kirola kalera eguna
Apirilaren 17an kirola kalera eguna ospatuko dute. Hainbat ekintza egingo dituzte herriko zenbait guneetan. Gainera, gosari osasungarria emango dute.
Egitaraua:
- 9:00etan Mendi bizikleta txango irekia. Maila ertaina. Antolatzaileak: Palmerakuak.
- 10:00etan Emakumeendako bizikleta txangoa. Oinarrizko maila.
- 10:30ean Familientzako bizikleta irteera. Oinarrizko maila.
- 10:00etan Nordic Walking hastapeneko ikastaroa. Izena eman behar da apirilaren 13a baino lehen Agorrosinen. 3 euro.
- 10:30ean trail running hastapeneko ikastaroa 14 urtetik gorakoendako. Antolatzailea: Hankaluze trail.
- 11:00etatik 12:00etara patin martxa bidegorritik. Antolatzailea: Hanka Labanka.
- 11:00etatik 12:30era bizikleta eliptikoa eta elektrikoak. Gymkanak eta jolasak. Antolatzailea: Lokatza KE.
- 12:30ean partaide guztion martxa Seminarioko patiora.