Astelehenean 'Harmailatik' saioan jasotako erreportajea, Gorlako Txirrindularitza Lasterketaren 42. ediziokoa –peugeot Etormobil saria–. Lizarte taldeko Sergio Samitier (2:44:39) izan zen azkarrena. Barbastroko (Huesca) ziklistaren atzetik sartu ziren, denbora berarekin, RH Polartec taldeko Fernando Barcelo eta Bicicletas Rodriguez-eko Jose Manuel Diaz. Lehen bergararra Seguros Bilbao taldeko Jokin Etxabe izan zen, 11. postuan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.