Ernaiko bizilagunei erantzuna emateko hitzarmen berria sinatu du Bergarako Udalak

Maider Arregi 2016ko mar. 22a, 13:38

Gaur goizean sinatu dute Bergarako Udalak eta Urartetxe enpresak hitzarmen berria. Hitzarmen honetan, Bergarako Ernai kaleko bizilagunek egindako eskakizunei erantzuna emango zaie eta hasiera bateko hirigintza planak jasotzen zuen eguneko zentroaren kokapenak aldaketak izango ditu.

Elena Lete Bergarako alkateak eta Urartetxe enpresako Gorka Aranegi gerenteak goizean sinatu dute hitzarmen berria. Pasa de urteko maiatzean udalbatzak Urartetxe enpresarekin adostutako hitzarmena onartu zuen. Hala, Lorentxoko auzoan, eguneko zentroa egiteko hitzarmena onartua izan zen. Baina, Ernai kaleko bizilagunen desadostasunak medio, hitzarmenean aldaketak egitea onartu du Bergarako Udalak eta detektatu dituen bestelako behar batzuei ere erantzuna emango diola aurreratu du Elena Lete alkateak.

Aldaketak

Azpimarratu du herri osoko interesa babestu eta bermatu gura dutela. Gaur sinatu duten hitzarmen berrian, eguneko zentroaren sarrera lekuz aldatuko da bizilagunek eskatu bezala. Lokalak 400 metro koadro inguru izango ditu. Eta alboan 75 metro koadroko beste partzela bat.

Udala, pozik dago Urartetxe enpresaren aldetik aldaketa egin ahal izateko erraztasunak eduki dituelako. Hasierako hitzarmenean adostu bezala, Urartetxe enpresak Bergarako udalari doan emango dizkio babes ofizialak eraikitzeko 2.500 metro koadroko aprobetxamendua.

Eguneko zentroa

Urartetxek obra-baimena lortu ostean, apirilean, eta 20 hilabeteko epean, 40 plaza izango dituen eguneko zentro egokitua eskainiko dio Udalari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak