HEMEN DEBAGOIENA

San Patrizio eguna musikaz ospatu dute Bergaran

Imanol Beloki 2016ko martxoaren 19a

Martxoaren 17an San Patrizio eguna ospatzen da. San Patrizio Irlandako santu zaindaria da, eta herrialde horretan egun hori jai nazional da. Leku askotan desfileak egiten dituzte.

Ospakizunaren gai nagusia irlandarra eta berdea den guztia da, eta hirustak eta garagardoak garrantzia handia dute ospakizunean. Gurean desfileek ez, baina musika irlandarrak izango du bere lekua San Patrizio egunez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak