Aritzetako luiziari urgentziazko soluzio bat emateko ahaleginak egiten ari da Udala

Josu Bilbao 2016ko mar. 18a, 14:57

Lur-jauzia duela gutxi gertatu zen, eta une honetan hiru etxeetara dauden sarrera-irteerak moztuta daude. Bihar, mahai gainean izango dute bidearen behin behineko soluzio bat.

Harreman zuzena du Bergarako Udalak kaltetuekin eta Udala "ahalegin guztiak egiten" ari da egoerari urgentziazko soluzio bat emateko.

Hiru baserrietako bat hutsik dago, eta beste baten adineko emakume bat bizi da. Emakume horri Udalak ostatua eskaini dio kalean, baina oraingoz ez du onartu. Hala ere, Udaletik noizbehinka deitu egiten diote iritziz aldatzen duen jakiteko. Beste baserrian, gazteak bizi dira, eta oraingoz errepidearen beste aldean uzten dute autoa, eta kaltetutako zatia ondotik zeharkatzen dute.

Momentu honetan Udaletik emandako pausoak hauek dira:

Kerexatsu baserri ondoan Aritzeta auzora doan bide publikoaren egonkortze proiektu teknikoaren idazketaren adjudikazioa Sestra Ingeniería y Arquitectura S.L. enpresari 8.500 eurotan –BEZ kanpo- egitea (adjudikazio kopuru honen barruan, behin-behineko soluzioak finkatuko dituen dokumentu teknikoen idazketa sartzen da).

Aritzeta auzoko ( San Migel ) Kerexatsu baserri ondoan dagoen lur-jausiaren eremuko azterlan geoteknikoaren idazketaren adjudikazioa Lurtek Consultores, SLU enpresari 5.180,01 eurotan –BEZ barne- egitea.

San Migel auzoko Kerexatsu baserri ondoan dagoen lur jausiaren eremuko plano topografikoak altxatzeko lana Arana Elexpuru S.L. enpresari 1.050 eurotan –BEZ kanpo- adjudikatzea proposatzen da.

Enpresa adjudikazio-hartzaileari jakinaraztea esleitutako proiektu teknikoa hamabost eguneko epean idatzi beharko duela, altxamendu topografikoa eta azterlan geoteknikoa jakinarazten zaizkionetik kontatzen hasita.

Bihar, ostirala, mahai gainean izango dugu bidearen behin behineko soluzio bat. Datorren astean lanekin hasi eta bidea gutxienezko batzuekin, beti ere segurtasuna bermatuz, irekitzen saiatuko gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak