Elkarretaratzea egin dute bart Bergaran, Europar Batasuna eta Turkia Ekialde Hurbiletik, eta batez ere, Siriako gerratik ihesi doazen errefuxiatuen inguruan lantzen ari diren akordioaren aurka. Hainbat eragile sozial, sindikal eta politikok deitu dute elkarretaratzea, Ez iheslariei buruzko akordioari lelopean. 50 bat lagun batu dira pankartaren atzean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.