Alkateak nabarmendu zuen lehen aldiz gardentasun, bizikidetza eta partaidetza arloetarako partida propio bat duela Bergarako Udalak. Gizarteko desberdintasunak gutxitzeko edo ezabatzeko aurrekontuak direla ere bazioen Letek. Zentzu horretan, gizarte arlora bideratuko den dirua %5 eta 6 artean handituko dela azaldu zuen.
Beste gorakada batzuk: kirol taldeentzat iaz baino %20 diru gehiago, eta kulturakoentzat %6. Garapen ekonomikora 300.000 euro bideratuko dituzte. Horrez gain, hondakin bilketa sistemaren aldaketak ere badu isla aurrekontuan.
Sarrera eta gastuei dagokienez, Agorrosingo tasak %20 igota diru sarrera hori %13,5 haztea espero du Gobernuak, zenbait erabiltzaileren bajak kontuan izanda. Foru funtsetik iritsiko dena, berriz, %6 haziko da. Sarreren gutxitzea ekarriko dutenen artean, ostera, IBIaren errekargua ezabatu izana eta jarduera ekonomikoaren zerga krisi egoerako jardunera moldatu izana.
Gastuetan, berriz, aipagarri, pertsonal gastuen %2,8ko igoera. Udalaren zor bizia ia 7 milioi eurokoa da, eta zorpetze maila %7,5ekoa ia. [Alderdietako ordezkarien iritziak, bideoan]