Musika, dantza eta koloreak Bergaran

Nerea Gil 2016ko ots. 25a, 16:36

Bergarako Udal pilotalekua musikaz eta dantzaz beteko da zapatu honetan, Adiemus Colores izeneko ikuskizuna dela-eta. Bergarako Orfeoia, Orfeoi Gaztea eta ganbera-orkestra bat arduratuko dira ospakizunari musika jartzeaz; eta Candem Town dantza akademiarekin bateratuta, forma eta osotasuna emango diote emanaldiari.

Bergarako Udal pilotalekua musikaz eta dantzaz beteko da zapatu honetan, Adiemus Colores izeneko ikuskizuna dela-eta. Bergarako Orfeoia, Orfeoi Gaztea eta ganbera-orkestra bat arduratuko dira ospakizunari musika jartzeaz; eta Candem Town dantza akademiarekin bateratuta, forma eta osotasuna emango diote emanaldiari.

Brasilgo, Argentinako eta Espainiako erritmoak entzuteko eta ikusteko aukera emango du Adiemus Colores ikuskizunak Bergaran. Obra originala Karl Jenkins galeseko musikagilearena da, eta 2013an kaleratu zuen diskoko abestiak eskainiko dituzte Bergarako Orfeoiak, Orfeoi Gazteak eta kontzertu honetarako antolatu duten hogeita zortzi musikariz osatutako ganbera-orkestrak.

Gainera, horiekin elkarlanean, Candem Town Bergarako dantza akademia arituko da abestiei mugimendua jartzen, horrela, ospakizun berezi eta bakarra sortzeko asmotan.

Lehenengo aldiz murgildu da Bergarako Orfeoia Candem Town bezalako dantza talde batekin proiektu batean, eta ilusio handiz prestatutako emanaldi berezia plazaratuko dute.

Abestiak bere horretan entzunda, dantza beharra zutela erabaki zuen Bergarako Orfeoiak eta Cadem Town dantza akademiarekin jarri zen harremanetan. Bien baturaren prozesuaz gozatzeko aukera izan dute ikuskizuneko protagonistek.

Orkestrazioa zaindua eta txukuna da, eta emanaldiko partaideek Jenkinsek erabiltzen duen vocalise izeneko teknika jarraituko dute: silabak eta soinuak nahastuko dituzte ulertezinak diren berbak abestuz.

Horrez gain, dantzaren alderdiari begira, hainbat estilo fusionatuko dituzte: sanba, tangoa eta waltz-a, besteak beste. Orain arte ez bezalako esperientzia izango da Cadem Towneko dantzarientzat ere.

Zapatu iluntzeko 20:00etan da hitzordua Bergarako Udal pilotalekuan. Sarrerak salgai daude www.kutxabank.es webgunean Pikupe Produkzioen  eta Goienako bazkideen artean ere zozketatuko dira kluba@goiena.eus helbidera idazten dutenen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak