Lokatza ziklismo eskolak umeei kirolera bultzatzeko bizikleta zirkuitoa prestatu zuen zapatuan, Bergarako seminario aurreko jolas-tokian. Txikienak bizikletan aritzeko zirkuituaz gain, bizikletak konpontzeko gunea ere izan zen, eta lasterketak ere egin zituzten. Lokatza ziklismo eskola ezagutzeko aukera izan zuten gerturatu zirenek, eta gainera eguraldi onaz bikain pasa zuten goiza.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.