Nerea Madariagak eta Maite Arantzabalek Berrekin. Berregin programaren lehenengo edizioan hartu zuten parte. Garapen ekonomikoa eta justizia soziala bateragarri egiten dituzten proiektuak sortzea da programaren helburua; Madariagarentzat eta Arantzabalentzat oso baliagarria izan zen iazko edizioan ikasitakoa.
Programaren lehenengo edizio hartatik sortu zen orain euren taldeak esku artean darabilen egitasmoa. Hiriak haurren ikuspegitik diseinatzea helburu duen egitasmoa da. Ilusioz dihardute, lan arloan euren etorkizuneko jarduera izan daitekeelakoan.
Otsail amaieratik maiatz amaierara egingo den bigarren edizioan ere izango dute lekua iazkotik proiektuak martxan dituzten taldeek.
Arantzabalek eta Madariagak zalantza barik animatzen dute jendea Berrekin. Berregin programan parte hartzera.