Aratusteak 2016

Sorgin dantza kalerik kale Eguen Gizenean

Maite Txintxurreta 2016ko ots. 5a, 11:26

Bergaran atzo iluntzean, eguen gizen egunean, Sorgin Dantza egin zuten, azken urteotan bezala. Aurten, baina, berritasun modura, Musika eta Dantza eskolako umeak izan dira protagonista. Eurekin batera, antzinako Bergarako aratusteetako pertsonaiak, hartza eta domadorea, kalerik kale ibili ziren.

Duela bost urte berreskuratu zuten Bergaran Eguen Gizenean sorgin dantza egiteko ohitura. Ordutik, lehengo Xamatz dantza taldeko beteranoek egin izan dute, baina aurten Musika Eskolako ikasle gazteek hartu diete erreleboa. Hogeita zortzi neska mutiko inguru aritu ziren dantzan San Martin plazan, Simon Arrieta plazan eta Irala kalean, Musika eskolako txistulariek eta trikitilariek lagunduta. Atzokoa ondo prestatzeko, entsegutan aritu dira azken asteetan Eneko Galdos irakaslearekin.

Dantzari eta musikariekin batera, Hartza eta Domadorea ere Bergaran izan ziren atzo iluntzean, antzinan eguen gizenean egiten zen modura. Ume eta gaztetxo bergararrak entretenituta ibili ziren hartza zirikatzen eta beragandik ihesi.

Atzokoarekin, aratusteei ongi etorria eman zieten Bergaran. Gaur, bertan, gauean, urteroko aratuste kontzertu berezia izango da Udal Pilotalekuan, hamarrak eta erdietan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak