23.128.185 euroko aurrekontu proposamena landu du 2016rako Bergarako Gobernu Taldeak. Iazkoa baino milioi eta erdi handiagoa da eta Elena Lete alkateak azaldu duenez igoera, neurri handi baten, Arrizuriaga eta Errege seminarioaren inguruko hitzarmena aldatzetik etorriko da. Aurrekontuaren zirriborroa dagoeneko bidali diete oposizioko taldeei, eta otsailaren 29ko osoko bilkuran eztabaidatuko eta bozkatuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.