87 urte ditu Martin Arana bergararrak, eta 27 eman ditu Bergarako egoitzan bizi diren lagunei konpainia egiten.
Nagusilaneko boluntarioak eguen arratsaldetan joan ohi dira Mizpirualdera bertan bizi direnekin arratsalde pasa egitera. Elkarteko presidente Jose Luis Elosuak dioen moduan gaur egungo gizartearen gaitzik handienetako bat bakardadea da.
Aranak orduak eta orduak eskaini dizkie Mizpirualde egoitzan bizi diren lagunei eta ondo daki zer den norbait zu noiz etorriko zain egotea zer den. Osasun kontuak aurrerantzean ezingo du boluntario lanetan jarraitu baina oso pozik jaso du ingurukoen esker ona.
Mizpirualde egoitzako arduradunak eta Bergarako alkate Elena Elena Lete ere omenaldian izan ziren. Eredugarritzat jotzen dute Nagusilaneko boluntarioen lana.