Gainera, Udal Gobernuak daramatzan "zazpi hilabeteetan ez dagoela inolako ekimen berririk" azpimarratu dute. EH Bilduren ustez, Bergarako Udalak "ez dauka datozen lau urteetarako norabiderik".
Aurreikusita eta aurrekontuetan jasota zeuden hainbat proiektu ez direla gauzatzen ari eta Udalaren asmoa arlo horretan zein den ez dakiela ere salatu du EH Bilduk. San Joxepen aurreikusita zegoen ortu-urbanoen parkea, Fraiskozuri Plazan aurreikusita zegoen jolas-parke estalia, edota alokairuko etxebizitzen programa daude proiektu horien artean.
Udalaz gaindiko erakundeetan lantzen ari diren erabakien berririk ere ez dutela adierazi dute ezker abertzaleko kideek, eta informazioa "komunikabideen bidez" jaso behar izan dutela salatu dute.
Bukatzeko, ezker abertzaleko ordezkariek Bergarako alkatearen soldataren eta liberatuen soldataren inguruko kritika berretsi egin dute. Politikoen soldatetan herriak izango duen gastua "ikaragarria" izango dela azpimarratu dute, eta "gastu hori justifikatzeko lanerako konpromisoa eta esperientzia mahai gainean jartzea oso larria" dela salatu dute.