Aurrerantzean astero egingo dute Oxirondon eguaztenetako azoka

Maite Txintxurreta 2016ko urt. 15a, 10:40

Bertako eta sasoiko produktuak eta Oxirondo Azoka bera sustatzeko lanean dihardute buru-belarri Bergaran. Hileko lehen eguaztenetan egin ohi duten azoka berezia, aurrerantzean, astero egingo dute, eguaztenez. Hainbat kultur ekintza tartean. Oraingoan, San Sebastian eguna gertu dagoela-eta danborrak egiten jardun dute aita-ama eta seme-alaben artean; eta Bergara Chef lehiaketako sariak banatu dituzte.

Bada urte eta erdi Azoka Bergaratzen izeneko proiektua martxan jarri zela, eta orain beste pauso bat eman nahi izan dute arlo horretan. Udalak Bagara elkartearen laguntzarekin batera darama aurrera azoka biziberritzea eta herriari hurbiltzea helburu duen ekimena.

Udalak azaldu duenez, 2015. urte bukaeran, egitasmoaren arduradunak urteko balorazioa egiteko bildu ziren, eta hileko lehen eguaztenetan egin diren azokak "ondo" joan direla baloratu zuten. Hori dela eta, "apustu sendoagoa" egin nahi izan dute, eta hilean behin beharrean astero antolatuko dute azoka.

2015ean zehar hileko lehen eguazteneko azokaren baitan antolatutako hainbat ekimenek jende ugari bildu dute, hala nola pailazoek, Asier Altuna zine zuzendariarekin solasaldiak...

Lehenengoa, asteon

Eguazten honetan egin dute urteko lehen azoka berezia Oxirondon.  Arratsaldeko seietan hasita, baserritarrak izan ziren euren produktuak saltzen, eta pintxo-potea ere izan zen Pol-Pol tabernaren eskutik. Umeek ere izan zuten zerekin entretenitu, ludotekan danborrak egiteko tailerra egin baitzuten.

Formatu berbera

Eguaztenetako azokak orain arteko formatu berbera izango du. Hala, Oxirondoko azokako beheko solairuan baserritarrek euren postuak jarriko dituzte, eta, horietaz gain, pintxoak eta astero ekitaldi edo tailer bat izango da. Ludotekan umeendako ekintzak ere izango dira.

Datorren astean, esaterako, asteon umeek egindako danborrekin danborrada egin nahi dute, Donostiako San Sebastian egunaren aitzakitan. Hala azaldu du Marije Unamuno arduradunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak