Hirugarren denboraldia du bergararrak talde zuri-gorriaren lehen taldean. Aurretik Levante, Estudiantes, Sevilla, Rayo Vallecano, eta Españyol taldeen kamisetak ere jantzi ditu. Urte asko eman ditu kanpoan. "Askotan utzi behar izan dut familia atzean. Urte asko eman ditut kanpoan baina argi dago gauzak ez direla bakarrik etortzen. Borrokatu egin behar dira" dio.
Euskal Selekzioko eta Espainiako elastikoak sarri jantzi ditu.
Domekan Oviedo izango dute aurrez aurre. "Taldearen lana eta afizioaren babesa garrantzitsuak izango dira bolada onari jarraipena emateko", ziurtatu du.