Bearteko artisten erakusketa batekin hasi ziren Simon Arrietaren jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko ekintzak, eta, azken hilabeteetan egitarau oparoa osatu eta gero, hasitako modu berean eman diote amaiera ospakizunari.
Gaurkoa izan da Aroztegiko erakusketa ikusi ahal izateko azken eguna, eta Bearteko kideak oso gustura geratu dira jendearengandik jasotako erantzunarekin: "Gaur bertan esan dit batek asko gustatu zaiola erakusketa, oso ederra dela, eta ikusten duela urtetik urtera gero eta maila hobea dagoela", zioen Juanjo Altuna presidenteak.
Olioak, akuarelak, eskulturak... askotarikoak egon dira ikusgai Aroztegiko erakusketan.
Altunak eskerrak eman dizkie mendeurreneko ekintzak posible egin dituzten denei: "Udalari, Diputazioari...", eta hilabeteok emandakoarekin "zeharo pozik" dagoela aitortu du.