ALBISTEAK

Victoriano Gallastegi Madrilera begira

Mirari Altube 2016ko urtarrilaren 6a

Victoriano Gallastegik joan zen azaroan bete zituen 75 urte eta Bergarako udalbatzan 24 urte eman ostean —horietatik 16— alkate, Madrilera begira dago. Urtarrilaren 13an eratuko dute Espainiako Senatua eta orduan izendatuko dute senatari. Espainiako Beheko Ganberarako, EAJk lurraldean lortu dituen hiru ordezkarietako bat da. Aurretik, beste bi Bergarako alkate ohi izan dira senatari Madrilen: Jose Luis Elkoro eta Imanol Bolinaga. Hirugarrena izango da Gallastegi. Oraingo barikuko Puntua aldizkarian, elkarrizketa, luze eta zabal.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak