Gaur gauean izango da ikusgai Goiena telebistan Bergara Chef sukaldaritza lehiaketako finala.10 bikotek hartu dute parte guztira, eta finalera igaro direnak Joxe Mari Larrañagak eta Patxi Berraondok osatutakoa eta Ariane Nafarratek eta Beñat Abiok osatutakoa dira.
Lehiaketako aurkezle Aitor Agirianok azaldu du esperientziaren eta gaztetasunaren arteko lehia ikusi ahal izango dugula gaur gaueko hamarretatik aurrera.
Gaurkoan gonbidatu bereziak ere izango dira. Saioaren bultzatzaile izan diren Bedelkar eta Bergara Bizi elkarteetako kideak eta Udal Ordezkariak izango dira finalean, eta epaimahaikide lana ere beteko dute. Lehiakideek prestatutakoa probatu eta haien botua emateko aukera izango dute guztiek.