Duela urtebete pasa jakin zuten Bergarako Candy Hoover-eko langileek lantokia itxiko zutela. Ondorioz, 152 pertsonak lanpostua galdu zuten. Geroztik negoziaziotan aritu dira beste proiekturen bat abiarazi nahian, tartean, Urbanext enpresarena; azkenean, baina, Jaurlaritzak esan zuen ez dela bideragarria.
Candy Hooverreko langile ohiek azaldu dutenez, itxiera konfirmatu aurretik ere aspalditik sumatzen zuten arriskua. Behin susmoak konfirmatuta, azken hilabeteotan Candy berrindustrializatzeko esperantza izan dute eta proiektu berri posibleetan zentratu dira. Orain arte langabezia prestazioa jaso dute, baina aurki bukatuko zaie laguntza hori
Langileek Eusko Jaurlaritzak huts egin diela sentitzen dutela azaldu dute. Kontrara, Bergarako herritarrengandik babes handia jaso dutela diote, eta asko eskertu dute laguntza hori.
Txus, Ane eta Kepa moduan, beste langile askoren egoera ere goitik behera aldatu da urtebete eskasean.