Denboraldi bukaeran da aurten Arrasateko klubarekin ari den Aitor Eraña bergararra. Urtean zehar egindakoarekin gustura, lasterketak amaitzea eta ondo amaitzea izaten baitu helburu. Eta emaitza onekin, berak garrantzia kendu arren. Bilboko maratoi erdian garaile, Zumaian bigarren eta Donostiako maratoian 60 urtetik gorakoetan bigarren baina gipuzkoarren artean onena, Gipuzkoako txapeldun, azaro amaieran, 3 ordu eta 12 minuturekin.
40 urterekin egin zuen lehenengo maratoia eta ordutik urtean bat egiten du, salbuespenen batzuekin. Maratoiak egitea baino gehiago, meritua duena astean bospasei aldiz korrika irtetea dela dio Erañak. Norbere buruari bakoitzaren neurrikoak baina erronkak jartzea omen da garrantzitsua grina hori mantentzeko.