Candyko langileek Urbanext-en proiektua babesten jarraituko dute

Leire Kortabarria 2015ko aza. 12a, 13:21

Candyko langileek Urbanext-en proiektua defenditzen jarraituko dute. Horrelaxe erabaki zuten bart iluntzean egindako batzar orokorrean. Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzarekin batzarra eskatzea erabaki dute, haren jarrera aldaketarengatik azalpenak eskatzeko.

Azken egunotan gertatutakoak baloratzeko eta erabakiak hartzeko balio izan zuen bart iluntzeko batzar orokorrak. Candyren berrindustrializazioarekin bat egiten duten 50 bat langileak eta enpresa batzordeko kideak batzartu ziren Bergarako udaletxean.

Elkargi eta Oinarri erakundeek diru mailegu publikoa ukatu egin dietela jakitea kolpea izan da langileendako, baina aurrera jarraitzea erabaki dute. Hala, Eusko Jaurlaritzarekin batzarra eskatuko dute, gobernuari eskatzeko jarrera alda dezan eta "batzar pribatuetan emandako hitzari eutsi" diezaion, langileen ordezkarien esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak