Erreka garbitzeko agertu diren 270 boluntarioak taldetan banatu eta Elorregitik Mekolalderainoko erreka zatian egin dute garbiketa. Askotariko materiala topatu dute: burdinak, erosketa egiteko karroa, bizikleta, patinetea, erropak, komun-ontzia, hezurrak, baloia...
Horiek guztiak plastikozko poltsatan sartu eta San Martin plazara eroan dituzte eguerdirako. Han hiru multzotan sailkatu dituzte: burdina, errefusa eta egurra.
"Gustura"
Hirugarren urtez egindako ekimena izanik, erreka garbiagoa dagoela esan dute askok. "Talde batzuk betiko lekuan egon dira garbitzen, eta oraindik zaborra dagoen arren, duela hiru urte baino askoz garbiagoa dagoela esan dute", aipatu dute antolaketa taldekoek.
Garbiketa egiten egon diren boluntarioek eta Bergarako Udalak emandako laguntza eta elkarteek egindako hamarretakoa eskertu zuten antolatzaileek.