ALBISTEAK

Adinekoen etxeetan suteak prebenitzeko kanpaina jarriko du martxan Bergarako Udalak

Julen Iriondo 2015eko urriaren 20a

80 urtetik gorakoentzat da, eta hainbat puntu jasotzen ditu: etxebizitzen azterketa egingo dute, batetik; su detektagailuak jarriko dituzte, bestetik; eta etxebizitzen krokisak egingo dituzte, sute kasuan gauzak errazteko.

Aurten bigarren urtez jarri du martxan udalak suteak saihesteko kanpaina. 82 urtetik gorakoentzat izan zen iaz, 80 urtetik gorakoentzat da aurtengoa. Bakarrik edo 65 urtetik gorako beste persona batekin bizitzea da baldintza.  Udalak doan eskainiko die zerbitzua jasotzeko prestutasuna azaltzen duten adinekoei.

Udaletik azaldu dute Bergarako 80 urtetik gorako 220 laguni zuzendutako eskaintza dela hau, eta ohartarazi ondo identifikatutako teknikariak joango direla datozen egunetan etxez etxe, zerbitzuaren berri ematen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak