Nagusiendako bertso-saio berezia, Adin-Adin programaren eskutik

Josu Bilbao 2015ko urr. 19a, 15:33

Jose Luis Gorrotxategi eta Maider Arregi bertsolariek bertso-saio berezia eskaini dute Bergarako Mizpirualde egoitzan. Lanku bertsolaritza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresak eta Gipuzkoako Diputazioak antolaturik, 11 bertso-saio egingo dituzte aurten, Adin-Adin programaren barnean.

Bertso-saioetan, adineko bertsolari batek eta bertsolari gazteago batek partekatzen dute oholtza. Helburua, nagusiak motibatzea eta euren memoria lantzea da, eta horregatik, adinekoek ere parte hartzea bilatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak