Udalaren gobernu eza justifikatzeko datu zehatzak eman nahi izan ditu Bergarako EH Bilduk. Hala nola, martxan zetozen hainbat proiektu Udalak gelditu dituela, Gobernuak dauzkan asmoak ez dakizkiela oposizioak, ez dela ekimen berririk egin lau hilabete hauetan, zenbait herritar eta eragilek gobernuko kideekin harremanetan jartzeko zailtasunak izan dituztela adierazi dutela edota batzorde gehienak ez direla eratu irailera arte.
Gainera, oposizioko taldeekin inolako feedbackik eduki gabe erabaki txikiak hartu dituela salatu dute.
EH Bilduko Udal taldeak lehentasuna maila propositiboan lanean gogor jarraitzea izango dela azpimarratu du, Bergara hobetzeko proposamenak udalari eta bergararrei helarazteko asmoarekin.