Ikus-entzunezkoa Aranzadi Ikastolako gurasoek egin dute, Durangoko Zaunk taldeak egindako bideoari jarraituz, eta Goienaren laguntzarekin. "Ekimenaren helburua da gurasook biltzen garen guneetan kontzientziak astintzea eta euskararen erabileraren inguruko hausnarketa zabaltzea da" adierazi dute kanpainaren bultzagileek.
Gurasoen artean inkestak
Joan zen ikasturtean ikastolako gurasoei inkestak pasatu zizkieten, euskararen etxeko ezagutza eta erabilera datuak jasotzeko asmoz. Ondoren, ikasleen gurasoak biltzen diren inguruetan kale neurketak egin zituzten gurasoen arteko euskararen erabilera neurtzeko. "Inkestetako datuen eta kale neurketetan jasotakoen artean alde nabarmena aurkitu genuela-eta, ikasturte berriaren hasierarekin batera, gurasoen artean euskararen erabilera areagotzeko kanpaina martxan jarri dugu" diote Aranzaditik.
Era berean, adierazi dute Aranzadi Ikastolatik bultzatutako ekimena den arren, "Bergarako gainerako gurasoengan ere eragin" nahi dutela. "Gurasoen arteko harremanak ez baitira hezkuntza zentrora mugatzen" amaitu dute.