Laboratorium museoko erakusketa iraunkorrak Errege Seminarioaren historia eta garai hartako bilduma zientifikoa osatzen duten pieza originalak biltzen ditu, hiru garai ezberdinetan banatuta. Batetik, zientzia modernoaren hastapenetan –Ilustrazio garaian– kokatzen da Errege Seminarioaren sorrera eta azaltzen da haren garrantzia, besteak beste, wolframaren aurkikuntza aipatuz. Bestetik, XIX. mendean zientziak eta fisikak industrializazioan izandako garrantzia ere azaltzen da hurrengo espazioan. Azken espazioan, berriz, zientzia naturala da protagonista.
Ikus-entzunezkoek eta pantaila interaktiboek garrantzia berezia dute erakusketan zehar. Nabarmentzekoa da, besteak beste, taula periodikoa joko bihurtuz gazteenentzako eskuragarri bihurtzen duena. Errege Seminarioko piezak eta teknologia berriak konbinatuz, beraz, 250 urteko bidaia eskaintzen zaio bisitariari, berrikuntzak historian zehar gauzak nola aldatu dituen ikusiz.