Bestetik, eskaera eta galderen tartean EH Bildu EAJri zuzendu zitzaion hainbat konturekin.
Batetik, kexu azaldu ziren Laboratorium museoaren inauguraziora ez zituztelako proiektua landu zuten aurreko agintaldiko Udal Gobernuko kideak gonbidatu. Alkateak adierazi zuen kexa jasotzen zuela, baina gonbidatu kopuru handia zela eta zenbait irizpide ezarri behar izan zituztela horiek banatzerako orduan.
Bestetik, museoaren kudeaketa eta bideragarritasun planak ere eskatu zizkion EH Bilduk EAJri. Alkateak erantzun zuen teknikariek ez dutela oraindik horiek amaitzeko astirik izan, baina amaitutakoan jarriko dituztela euren eskura.
Azkenik, EH Bilduk eskatu zion Udal Gobernuari hura osatzeko EAJk eta PSE-EEk uztailean egin zuten akordioaren dokumentua, bi alderdien arteko adostasunak ze oinarri dituen ezagutzeko; alkateak erantzun zuen aurrekontuetan, hurrengo urteetarako inbertsio eta gastu proposamenekin, ordenantza berriekin eta zehazten ari diren beste bizpahiru gairekin ikusi ahal izango dutela zertan oinarritzen den gobernu akordioa.