Alai taldeko 13 kidek euskal kantuekin eta abesti ezagunekin girotuko dituzte Bilboko kaleak zapatu honetan. Izan ere Bilbo Kantuan ikuskizuna Euskalduna Jauregian ospatuko da arratsaldeko 20:00etan, baina goizetik hasita hainbat ekintza egongo dira kaleetan zehar.
Musika, eta batez ere euskal kantuak protagonistak izango dira zapatu honetan, eta dena ondo irteteko asmoarekin, atzo Bilbora joan aurretik azken entsegua egin zuen Alai taldeak Bergaran.
Izan ere, otxoteen ohitura berreskuratu nahi dutelako taldea osatzen duten 17 kideetatik 13 joango dira Bilbora, beste talde batzuekin batera abestera eta Bilboko Alde zaharreko kaleak euskal kantuez betetzera.