Futbol zelai azpiko lurpeko egitura ezegonkorra da, eta tarteka gertatzen da zelaia hondoratzea. Abuztuan gertatu da azken aldiz. Konpondu dute zelaia, baina oraindik ez dago jokatzeko moduan, eta ligako etxeko lehen partidua alboko zelaian, Ipintzan jokatuko du Bergarako talde nagusiak asteburuan.
Oraingoz konponbidea jarri diote arazoari, baina tarteka errepikatu egiten denez eta konponbidea, gainera, garestia izan ohi denez, Agorrosin futbol zelaiaren gaineko elkarrizketak hasi nahi ditu klubak Udalarekin: belar artifiziala jartzeko aukera edo jabegoa aldatzearena egongo lirateke, besteak beste, mahai gainean.
Gaur egun, Agorrosin futbol zelaia Bergara Kirol Elkartearen jabegoa da.