ALBISTEAK

Gizonezkoa larrialdietara eroan dute kolpe txarra hartuta, goizeko sokamuturrean

Jon Berezibar 2015eko irailaren 16a

Bergarako goizeko sokamuturra saioan gertatu da harrapaketa. Gizonezkoak irrist egin, zezenak eraso eta modu arriskutsuan jausi da. Lekukoen arabera, gizonezkoa lehen momentu baten lurrean geldi geratu da baina besoa mugitu du geroago. Berehala eraman dute ospitalera 20 urteko gizonezkoa. Ospitaletik jakinarazi dutenez, larrialdietan jarraitzen du gizonezkoak uneotan eta kolpeak aztertzen dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak