Sarituak hurrengo hauek izan dira:
Barazkietan 17 parte hartzaile izan dira, lehenego saria Antzuolako Tomas Larrañagak eskuratu du; bigarren saria Soraluzeko Esosi Etxeberriak; eta hirugarrena, Bergarako Karmen Etxeberriak.
Fruta lehiaketan 8 postuk parte hartu dute, eta Kontxi Izagirre antzuolarrak lortu du sari nagusia. Bigarren saria Igorreko Urtza Sarrionaindiarentzat izan da, eta hirugarrena Iurretako Sonia Isasirentzat.
Gazta lehiaketan 24 ekoizlek parte hartu dute, eta aurten maila oso altua izan dela adierazi dute antolatzaileek eta epaimahaiak. Lehenengo saria Araiako Aixtra elkarteak lortu du; bigarrena, Elgoibarreko Mausitxak, eta hirugarrena Ilarduiako La Leze elkarteak.