Parte-hartzaileek egokitzen zaien bi platereko menua prestatu beharko dute bi orduko epean, eta horretarako antolakuntzatik adieraziko diete herriko ze dendatan egin beharko dituzten erosketak. Parte-hartzaileek ordubete izango dute erosketak egiteko, eta erosketa unea zein plateren prestaketa grabatuko ditu Goienak.
Lehiakideek Bergarako elkarteetan egin beharko dute sukaldeko lana, eta finala Gorlakoan izango da.
Irailaren 21era artekoa da izena emateko epea, eta urrian eta azaroan egingo da lehiaketa. Goiena telebista azaroan hasiko da ematen. Izena eman ahal izateko, derrigorrezkoa da 22 urte edukitzea eta bikotetik lagun batek, behintzat, euskaraz jakitea; ezingo dira sukaldari profesionalak edo profesional ohiak izan.
Herriko sukaldariek osatuko dute Bergara Chefeko epaimahaia, eta sariak garrantzitsuak izango dira. Informazioa eta izen ematea www.bedelkar.eus webgunean eta bedelkarbergara@gmail.com helbidean; telefonoz (608710764 eta 616727592) ere eman ahal izango da izena, eta baita Bedelkarreko komertzioetan ere.