Ongietorri herrikoia egin diote Iñaki Arietaleanizbeaskoa 'Bixkai' euskal preso bergararrari

Amaia Txintxurreta Guridi 2015eko abuztuaren 27a

Iñaki Arietaleanizbeaskoa Bixkai euskal preso bergararra martitzenean askatu zuten Murcia II espetxetik, 20 urte Espainia eta Frantziako kartzeletan egin ostean, eta atzo, eguaztena iritsi zen bere herrira. Harrera herrikoia egin zioten; Labegaraietan hasi, Gatzagainera abiatu eta Bixkai-ren auzoa den Labegaraietan ere izan ziren. Ondoren, Arrano parean elkartu zen gertuko lagunekin eta herritarrekin. Gertukoen besarkada estuak jaso zituen.

Erlazionatuak