Joan den egubakoitzean inauguratu zuen erakusketa Ana Abajo bergararrak, herriko Aroztegi aretoan. Bakardadean du izena erakusketa horrek eta instalazio bat da, hau da, askotariko teknikak erabilitako artelanak batzen ditu. Hain zuzen ere, bideoa, audioa, marrazkiak, margolanak, argazkiak, idatzia eta eskultura erakusten ditu Ana Abajok Aroztegi aretoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.