Bestela esanda, Bergararen erdigunera joateko, San Pedro kaletik sartzen segitzen dute ibilgailuek, gero epaitegitik aurrerako bidea itxita dagoenez, Komenio kalekoraino iristeko.
Behin-behinekoz
Edozein modutan, behin-behinekoa da zirkulazioaren noranzko hori. Bergarako Udalak aztergai du horrela utziko duen, edo aldaketaren bat egingo dioten. Irailean landuko dute gaia.