Hain justu ere, Ozaeta-Labegaraieta-Zubiaurre inguruan bizi ziren eta jakina, oraindik ere bizi diren lagun koadrila baten ekimenez sortutako ohitura da mende erdia bete duen hau.
Aurten, bazkaria kalean
Aurten, baina, ohitura apur bat aldatu, edo hobeto esanda, gaur egungo beharretara egokitu egin dute. Hala, taldetxo batek bete du tradizioa eta igo da San Martzialera, bertan pintxoak jan eta bola-jokoa egiteko, baina, ondorengo txikiteoa eta bazkaria Zubiaurre-Ozaeta inguruan egin dituzte, taldeko adinduenak aintzat hartuta.
Eta hala, poztasun eta giro ezin hobean pasa zuten eguna joan den barikuan. Horren ondo pasatu zuten, ezen, San Ferminetan moduan, dagoeneko datorren urteko hitzorduaren zain daude hauek ere.