Simonen Ondarea izenburuarekin, zabaldu dute Bergarako 22 margolarik eta Elgetako eskulturagile batek Simon Arrieta Bergarako margolariaren omenez antolatu duten erakusketa. Bergarako Laboratorium gizarte museoan jarri dituzte, Arrietak pintura-lanbidea eta pintura ikasten edo irakasten erakutsi zien margolariek margolan bana eta eskultura bat, Simon Arrietarena berarena. Urrira arte izango da erakusketa ikusgai, honako ordutegian: astelehenetik zapatura, 10:00etatik 14:00ak bitartean, eta 16:00etatik 19:00ak bitartean. Eta domeketan, berriz, 10:00etatik 13:00ak bitartean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.